Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

  • Etxea
  • Surf City Donostia

Surf City Donostia klusterra

Enpresa, erakunde eta eragileek osatutako sarea, surfaren sektorea sustatzeko ekimenak eta proiektuak bultzatzen dituena enpresa-ekintzailetzari, berrikuntzari, marketinari eta sektorearen nazioarteko posizionamenduari eman laguntzaren bitartez.

 

  • ZER DA DONOSTIA SURF CITY ETA ZERTARAKO SORTU DA?

    Donostia Surf City enpresak, erakundeak eta eragile edo agente sozioekonomikoak biltzen dituen sare bat da, eta helburu ditu Donostian surfaren sektorean loturak eta elkarlana sendotzea eta sektorearen lehiakortasuna hobetzea.

    Klusterrean parte hartzeari esker, bazkideek aukera dute:

    • Surfaren sektoreko produktoreekin, ondasun eta zerbitzuen hornitzaileekin, banatzaileekin eta jakintza eta prestakuntzako agenteekin lankidetzan aritzeko. 
    • Sektore berritzaile eta jasangarria garatzeko, baliabideen erabilera arduratsuari esker. 
    • Hirian surfean ari den sektorearen proiekzioa hobetzeko, tokiko eta nazioarte mailako proiektuei esker.
  • ZER ESKAINTZEN DIZU DONOSTIA SURF CITYK?

    Partaidetza foroa: Zerbitzuak aditzera eman eta enpresen beharrak eta interesak, eta dituzten proiektuenak, identifikatzen ditugu.

    Sektorearen behatokia: Diagnostikoa egiten dugu sektoreak hirian duen egoeraren gainean, eta hemen eta atzerrian garatutako esperientziak aztertzen ditugu, enpresei informazioa eta orientazioa eskaintzeko.

    Komunikazioa: Sektoreko ekitaldiak antolatzen ditugu, eta hiriko surfeko beste agente batzuen difusio ekintzetan laguntzen dugu.

    Lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak: Ekintzailetzara jotzen dutenei eta enpresa berriei laguntzen diegu bere negozio eredua aztertzen eta horren gainean gogoeta egiten.

    Laguntza espezifikoa eskaintzen diegu sektoreko ekintzaileei, eta zerbitzu espezifikoak enpresei, lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzearren. Hemen dauzkazu surfaren arloko enpresentzako jarduera espezifikoetako beste batzuk:

    • Networking topaketak elkarren ezagutza, jardunbide onak trukatzea, eta lankidetzazko proiektuak sortzea sustatzeko.
    • Jardunaldi teknikoak eta sektoreko prestakuntza, sektorean lanean ari direnen gaitasunak eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
    • Erreferentziazko destino/azoketarako enpresa-misioak, sektoreko ekimen edo eragile interesgarriak ezagutzeko eta, horrela, klusterreko enpresek nazioartekotzeko aukerak zabaldu ahal izateko.

    Hiri proiektuak

    Ekoberrikuntza lehiaketa: Surfean jasangarritasuna indartzeko eta sektoreari balorea emateaz gain jasangarritasunaren alde egingo duten produktu, prozesu eta ekimen berriak garatu eta merkaturatzea sustatzeko, ‘SurfECOinnovationComp’ antolatu dugu, V. Ekoberrikuntza Lehiaketa, EHU, Mondragon Unibertsitate, Tecnun eta Deustuko Unibertsitatearekiko lankidetzan.

    Lehiaketak 3 kategoria dauzka:

    • Industria jasangarria: produktuak eta prozesuak.
    • Surfaren kudeaketa jasangarria kirol gisa; espazioen erabilera, ekitaldiak, jarduerak, surflariek eragindako inpaktua, etab.
    • Surfa gizartea aldatzeko, jasangarritasun sozioekonomikorako eta ingurumen jasangarritasunerako tresna gisa.

    Eta unibertsitateko berrikuntza-prozesuak enpresara hurbiltzea du xede. Horrela, unibertsitateko ikasleei profesionalki garatzeko aukera eman diezaiekeen sektore bat ezagutarazi nahi dugu, eta berrikuntza hori enpresa-ekimen edo produktu berritzaile bihurtu, industriak bereganatu ahal izan dezan.

    Lehiaketa EHU, Mondragon Unibertsitate, Tecnun eta Deustuko Unibertsitateko 3. eta 4. mailetako eta masterretako ikasleei dago zuzenduta.

    Hiru proiektu onenek 1.000 euroko saria jasoko dute, parte hartzen duten kategoria dena dela. Eta proiektu irabazleak tutoretza/aholkularitza saio bat jasoko du proiektua aurrera eramateko, Donostia Surf City klusterreko enpresen eta Good Karma Projects erakundearen eskutik.

    Izena emateko epea 2022ko otsailaren 11n amaituko da.

    Red World Surf City Network: Sare honen helburua da jarduera ekonomikoa bultzatzea (industria, turismoa eta tokiko enplegua), surfeko hirien artean ideiak trukatuz eta lankidetza jorratuz horretarako.

    Surf city bat hiri eremu bat da, non surfa, surfaren kultura eta sektore horretako industrietako enplegua hiriko ekonomiaren, bizitza sozialaren eta kulturalaren zati garrantzitsua diren. Horrelakoetan, hiriko gobernuak formalki errekonozitua izaten du surfaren industria.

    Donostiako hiria da sarearen burua, esperientzia zabala du-eta berrikuntzaren kudeaketan.

  • ZER EMATEN DIZU DONOSTIA SURF CITYREN PARTE IZATEAK?

    Klusterraren parte izateak aukera ematen dizu:

    • Sinergiak eta lankidetzak sorrarazten dituen ezagutza-sare handi baten parte izateko.
    • Sektoreko proiektu berritzaileetan parte hartzeko.
    • Sektoreko zerbitzuak eta laguntza espezializatua baliatu ahal izateko.
  • JAKIN NAHI AL DUZU ZEIN DIREN DONOSTIA SURF CITYREN PARTE?

    ABIAN PRODUCTS | AIA HOSPEDAJE | ATLAS SPORT| BASQUE COUNTRY SURF | COMPANY | BASQUE SURF PHOTO | BASQUE WATER SAFETY SLU | BERA BERA | DONOSTIA | BLOOWATCH | BLUE MOTION | DONOSTIA | BOARDCARE | CLUB DE SURF PATRIS | CREAM PRIME | EHSF | FEDERACIÓN | FORTUNA CLUB DEPORTIVO | GLASSYPRO | GONDOLIN SURF ESKOLA | DONOSTIA | GROSEKO INDARRA | DONOSTIA | HOTEL ARRIZUL CENTER | INDIE BASQUE SURFING | J.M JAUREGUI | KONPORTA KIROL ELKARTEA | KORE / FREESURF | DONOSTIA | LOMBOK XXI S.L | MAR GRUESA | MONDRAGON UNIBERTSITATEA | MOOR SURFBOARDS | MUTED CLOTHING | PATAGONIA | PROMUEVE HIRU | PUKAS | ROSSEWOOD / KIROL MUSIK | SPORT JAM | SURFING SANSEBASTIÁN | DONOSTIA | UP SURFBOARD | UR-ALDE | URBAN SURF | WAVE GARDEN | ZURRIOLA SLAP | ZURRIOLA SURF ESKOLA | DONOSTIA

    NORTZUK OSATZEN DUGU KLUSTERRA

  •  

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.