Hegazkinean surf-oholak garraiatzeko gida

Udarako planak egiteko unea iritsi da. Gutako askok ostatuak eta hara iristeko txartelak zenbat balio duten jakitea baino ez dugu nahi, baina, askotan, ezusteko ezatsegina izaten dugu surf-taula fakturatzerakoan. Lehen, ez zenuen ezer ordaindu behar taula zurekin eramateagatik, eta surflari gehienok horixe uste dugu. Baina, gaur egun, airelineek edozer gauzarekin egin nahi dute dirua:maletekin, janariarekin eta orain, nola ez, surf-taulekin ere bai. 

 

Surf-taula eramateko kostua doakoa izan daiteke (Air Berlin!), edo izugarri garestia (Hawaiian Air, 150 estatubatuar dolar ibilbide bakoitzeko).

 

LUEX Traveleko kideek ikaragarrizko lana egin dute airelineek 2015ean surf-taulei aplikatzen dieten tarifak ikertzen.Ondorengo taulan ikus dezakezu. Zerrendan, airelinearen izena dago. Ondoren, “Bai” edo “Ez” jartzen da, surf-taulak onartzen duten ala ez zehazteko. Azkenik, taula garraiatzeko kostua dago. Prezioak airelinearen herrialdeko dibisan ematen dira.

 

Oharra: kontuan izan behar da informazio hau zuzena dela argitaratzeko momentuan, baina airelineek edozein unetan alda dezaketela euren araudia. Erabili zerrendako informazioa orientazio gisa, baina egiaztatu “Ordaindu” sakatu aurretik.

 

Aeroflot Bai Doan – 150 €.

Ez dituzte surf-taulak beren-beregi aipatzen, baina fakturatutako ekipaje onartuarekin batera poltsa bat eramaten utzi beharko lizukete, kosturik gabe (bizikletekin, eskiekin eta snowboardingeko taulekin egiten duten bezala). Hala ere, beharrezkoa da aldez aurretik Aeroflotekin harremanetan jartzea, taularen garraioa eskatzeko.

 

Aer Lingus Bai Doan – 30/40 €.

Taulek doan bidaiatzen dute Ipar Amerikara edo Ipar Amerikatik. 30 € ordainduta (bidaia bakoitzeko), edozein lekutara eraman daiteke, baldin eta aurrerapenez ordaintzen bada; aireportuan ordaintzen bada, 40 € dira. Taularen gehienezko luzera 274 cm da nazioarteko hegaldietan, edo 204 cm, eskualdeko hegaldietan. Informazio gehiago.

 

Aero México Bai 40 – 50 estatubatuar dolar, aurrerapenez ordaintzen bada, edo 50, aireportuan ordainduz gero.

 

Air Asia Bai Aldagarria.

On line erreserbatzen baduzu, %50eko deskontua lor dezakezu, eta beste 15-40 kg eraman. Taularen gehienezko luzera 274 cm da. Aireportuan, gehiago ordaindu behar da, eta gehienez ere, beste 20 kg eraman ditzakezu. 

 

Air Berlin Bai Doan.

Taula bat eraman daiteke fakturatutako ekipajearekin batera, kostu gehigarririk gabe. Dena den, hegaldia baino 24 ordu lehenago jakinarazi behar diozu airelineari, gutxienez. Fakturatutako ekipajean onartutakoak baino fardel gehiago eramaten badituzu, 50-75 € kobratuko dizute.JustFly txartelekin, ezin da kirol-materialik garraiatu.

 

Air Canada Bai 50 estatubatuar edo kanadar dolar.

Gehienezko neurri linealak ez dituzten taulak ekipajetzat hartuko dira, eta ez dute kostu gehigarririk izango, baina taularen handling-a kobratuko dizute ibilbide bakoitzean. Taulen gehienezko luzera 203 cm da, eta gehienezko neurri linealak 277 cm dira (luzera + zabalera + altuera).

 

Air China Bai Doan – 150 estatubatuar dolar baino gehiago.

Taulak ekipajean sartzen dira kostu gehigarririk gabe, baldin eta haien guztizko neurri linealak (luzera + zabalera + altuera) 158 cm-tik beherakoak badira. Taularen guztizko neurri linealak 158 cm baino gehiago badira, maleta estra-handi baten tarifa kobratuko dizute. Kostua ibilbidearen, tamainaren eta pisuaren arabera aldatzen da, baina, seguru asko, 150 estatubatuar dolarretik gorakoa izango da. 

 

Air France Bai 55 € – 100 €.

107-300 cm luze diren taulak eraman daitezke, baina 55-100 € kobratuko dizute bidaia bakoitzeko, ibilbidearen arabera. Bezeroaren arretarako zerbitzuari jakinarazi behar diozu, hegaldia baino 24 ordu lehenago gutxienez, eta aireportuan baino ezin da ordaindu.

 

Air India Bai Aldagarria.

Taula garraiatzeko kostua gehiegizko ekipajearen kostuaren %50 da ibilbide horretan. Bezeroaren arretarako zerbitzuari deitzea gomendatzen dugu, hegaldia erreserbatu aurretik tarifak egiaztatzeko.

 

Air Malta Bai 30.

Oro har, surf-taula doan eraman daiteke fakturatutako ekipaje normalaz gain, baina airelinearekin egiaztatu beharko duzu erreserba egiten duzunean.

 

Air Mauritius Bai

Doan – 200 €. 200 cm-tik beherako (luzera + zabalera + altuera) eta 23 kg-tik beherako taulengatik ez da ezer ordaindu behar. Tarifak aplikatzen direnean, ibilbidearen arabera aldatzen dira (55 eta 200 € bitartekoak ibilbide bakoitzeko). 

 

Air New Zealand Bai Doan

2 m-ra arteko luzerako poltsetan, fakturatutako ekipajearekin. Gainera, taula bat baino gehiago eraman daitezke poltsa berean. Normalean, 200 cm da onartutako gehienezko luzera, baina, batzuetan, 250 cm-ra arteko materiala onartzen dute (aldez aurretik jakinaraziz gero).

 

Air Pacific Bai Aldagarria.

277cm-ra arteko taulak eraman daitezke (guztizko neurri linealak), baina kostua (eta dibisa) ibilbidearen eta helmugaren arabera aldatzen da. Ohiko kostua 50-100 australiar dolarrekoa da.

 

Air Seychelles BaiDoan.

158 cm-ra arteko eta 15 kg-tik beherako taulengatik ez da ezer ordaindu behar. Uko-agiri bat sinatu beharko duzu, hegaldian edozein kalte gertatuz gero Air Seychellesek inolako ardurarik ez duela onartzeko. 

 

Air Tahiti Nui Bai Doan.

250 cm-ra arteko eta 23 kg-tik beherako taulengatik ez da ezer ordaindu behar (fakturatutako ekipaje onartuaz gain).

 

Air Vanuatu Hegazkinaren arabera.Doan.

250 cm-tik beherako taulak doan joaten dira fakturatutako ekipaje onartuarekin batera, nazioarteko hegaldietan, eta 150 cm-tik beherako taulak doan joaten dira ia hegaldi nazional guztietan. Hala ere, zenbait ibilbidetan erabiltzen diren hegazkin txikiek ez dute surf-taulak eramateko lekurik.Deitu airelineari zure ibilbidearen baldintzen berri izateko.

 

Alaska Air Bai 25 estatubatuar dolar.

Bi taula eraman daitezke poltsa batean, fakturatutako ekipajeaz gain. Tamaina-murrizketak daude ibilbidearen arabera. Alaska Airlinesen 1-999 hegaldietan, gehienez ere 292 cm luze diren taulak eraman daitezke; 2000-2999 eta 3440-3499 hegaldietan, berriz, gehienezko neurri linealak (altuera + luzera + zabalera) ezin dira 292 cm-tik gorakoak izan.  

 

Alitalia Ibilbidearen arabera 75 € – 260 estatubatuar dolar.Eskuarki

300 cm-tik beherako taulak eraman daitezke, ordainduta, baina zenbatekoa eta dibisa ibilbidearen arabera aldatzen dira. Hegazkin guztiek ez dute taulak garraiatzeko lekurik; beraz, airelineari galdetu behar diozu erreserba egiten duzunean.   

 

American Airlines Bai 42,50 – 150 estatubatuar dolar.

320 cm-tik beherako guztizko neurri linealak dituzten taulak eraman daitezke 150 estatubatuar dolar ordainduta, Brasildik eta Brasilera izan ezik. Brasildik edo Brasilera, lehen taula eramateak 42,50 estatubatuar dolar balio du, eta taula gehigarri bakoitza eramateak, 85 estatubatuar dolar.

 

Ana Bai Aldagarria.

203 cm-tik beherako guztizko neurri linealak dituzten taulak eramatea doakoa da (fakturatutako ekipaje onartuan badaude). Fakturatutako ekipaje onartuaz gain beste taularen bat eramaten baduzu, diru-kopuru bat ordaindu beharko duzu (ibilbidearen arabera); pisuaren arabera kalkulatuko da, ez tamainaren arabera.Konpainiarekin egiaztatu behar duzu erreserba egitean, tarifak ibilbidearen arabera aldatzen baitira eta hegazkin guztiek ezin baitute surf-taularik eraman.

 

Arikair Bai Aldagarria.

Surf-taulak eraman daitezke, ibilbidearen araberako tarifa bat ordainduta. Konpainiarekin jarri behar duzu harremanetan, erreserba egiten duzunean tarifa hori egiaztatzeko.

 

Asigna Bai Doan.

Taula bat doan eraman daiteke, fakturatutako ekipaje onartuko pisu-mugak eta gehienezko fardel-kopurua errespetatuz gero. Ez dago kostu gehigarririk poltsa estra-handiak eramateagatik, betiere, gehienezko pisua gainditzen ez baduzu.

 

Austrian Air Bai 55 € – 100 €.

Gehienez 2 m luze diren taulak eraman daitezke 50 €-an (ibilbide bakoitzeko) Europa barruan, eta 100 €-an (ibilbide bakoitzeko) kontinentearteko hegaldietan. Hegazkin guztiek ezin dituzte surf-taulak garraiatu; beraz, erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, zure ibilbideko mugak zein diren galdetzeko.

 

Avianca El Salvador Bai 50 – 125 estatubatuar dolar.

Gehienez ere 3 taula eraman daitezke poltsa batean (370 cm-ko luzera maximoa eta 32 kg-tik beherakoa) 50 estatubatuar dolarrean Brasilera edo Brasildik bidaiatzean; edo 125 estatubatuar dolarrean, Amerikara edo Amerikatik bidaiatzean. Amerikara edo Amerikatik, zenbait ibilbidetan, poltsa eramateko kostua 100 estatubatuar dolarrekoa da.

 

Azul Bai Doan.

23 kg-tik beherako poltsa bat eraman dezakezu doan, betiere, fakturatutako ekipaje onartuan.

 

Bahamas Air Bai 65 estatubatuar dolar.

65 estatubatuar dolarrean, 203 cm-ra arteko taula bat eraman daiteke. Baina poltsa ofizial batean garraiatu behar duzu.

 

Bel Avia Bai Doan.

Guztizko pisuak fakturatutako ekipaje onartuaren muga gainditzen ez badu (muga hori txartel-motaren arabera aldatzen da), surf-taula bat doan eraman daiteke. Bidaiari bakoitzak taula bat baino ezin du eraman.    

 

Blue Wing Airlines Agian Aldagarria.

Txartelaren prezioa bidaiaren pisuaren eta ekipajearen pisuaren arabera kalkulatzen da. Jarri airelinearekin harremanetan zure hegaldia erreserbatzen duzunean.  

 

BMI Regional Bai Doan – 30 libera esterlina edo 45 €.

Taula bat doan eraman daiteke fakturatutako ekipaje onartuaren barruan; edo 30 libera esterlina edo 45 € ordainduta sektore bakoitzeko (20 kg gehigarriko). 21 eta 32 kg bitarteko fardel orok 30 libera esterlinako edo 45 €-ko kostu gehigarria izango du sektore bakoitzeko.   

 

British Airways Bai Doan.

Taula bat eraman daiteke (muga: 190 cm x 75 cm x 65 cm eta 23 kg) fakturatutako ekipaje onartuan. Taula surf-taulak eramateko poltsa batean eraman behar da.

 

Brunei Air Bai Aldagarria.

147 cm baino gehiagoko guztizko neurri linealak dituen ekipajeak kostua du, pisu bolumetriko baliokidearen arabera. Hala ere, konpainiak ez ditu lehen bost kiloak kobratzen, surf-taulen kasuan. Egiaztatu tarifa zehatzak airelinearekin erreserba egiten duzunean.

 

Brussels Airlines Bai Doan.

Taulak eramatea doakoa da, fakturatutako ekipaje onartuan badaude.

 

Cape Air Ibilbidearen arabera Aldagarria.

Hegazkin guztiek ezin dituzte surf-taulak garraiatu; beraz, erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

 

Carpat Air Bai 75 dolar.

Taula bakoitza eramateko, 75 dolar ordaindu behar dira. Beharrezkoa da erreserba egitean airelineari deitzea, taularako lekua gordetzeko.

 

Cathay Pacific Bai Aldagarria.

Zenbait ibilbidetan, taulak doan eraman daitezke, eta Hong Kong eta Doha artean, 10 kg estra eraman ditzakezu. Fakturatutako ekipaje onartua ibilbidearen arabera aldatzen da; fakturatutako ekipaje onartua pisuaren arabera kalkulatzen bada, taula doan eraman daiteke, baldin eta muga gainditzen ez bada. Zenbait ibilbidetan fardel-kopuruaren eta neurrien arabera kalkulatzen da fakturatutako ekipaje onartua. Zenbateko hori, gainera, jatorriaren eta helmugaren arabera ere alda daiteke. Jarri airelinearekin harremanetan zure hegaldia erreserbatzen duzunean.

 

Cayman Airways Agian Aldagarria.

Zenbait kirol-material, edozein tamaina dutela ere, fakturatutako ekipaje onartuan sartzen dira, baina ez dira surf-taulak berariaz aipatzen. Eskuarki, 150 estatubatuar dolarreko tarifa aplikatzen da 157 eta 203 cm bitarteko fardelen kasuan. Gomendatzen dugu hegaldia erreserbatzean airelinearekin harremanetan jartzea, tarifak egiaztatzeko eta idatzizko baimena lortzeko.

 

China Airlines Bai Aldagarria.

Oro har, taulak ez dira fakturatutako ekipaje onartuan sartzen. 277 cm-tik beherako taulei gehiegizko ekipajearen tarifaren %100 aplikatzen zaie; taula handiei, berriz, tarifa horren %150, taula bakoitzeko. Ozeano Bareko hego-mendebaldera, hego-mendebaldetik eta hego-mendebaldean egiten diren hegaldietan, taulak fakturatutako ekipaje onartuan sar daitezke. Baimendutako muga gaindituz gero, 277 cm-tik beherako taula bat eramateko, 5 kg-ko gehiegizko ekipajearen tarifa ordainduko da; taula handiagoak eramateko, 8 kg-koarena. 

 

China Eastern Bai Aldagarria.

Surf-taulak ez dira fakturatutako ekipaje onartuan sartzen.277 cm-tik beherako guztizko neurriak dituzten taulei tarifa aplikagarriaren %50 aplikatzen zaie.Handiagoak badira, %100 aplikatzen zaie. Bidaiari bakoitzeko taula bati aplikatuko zaio tarifa murriztua. Gainerako taulei gehiegizko pisuko ekipajearen tarifa aplikatuko zaie: guztizko neurri linealak 277 cm-tik beherakoak badira, 5 kg-ko gehiegizko ekipajearen tarifa ordainduko da; taula handiagoak eramateko, 8 kg-koarena.  Tarifa murriztua ez zaie aplikatuko honako hauetara/hauetatik/hauetan bidaiatzen duten bidaiariei: Samoa Amerikarra, Australia, Cook uharteak, Fiji, Polinesia Frantsesa, Kiribati (Canton eta Enderbury uharteak), Nauru, Kaledonia Berria (Royalty uharteak barne), Zeelanda Berria, Niue, Papua Ginea Berria, Samoa, Salomon uharteak, Tonga, Tuvalu, Vanuatu, eta Wallis eta Futuna uharteak.

 

China Southern Bai Aldagarria.

Tarifa ibilbidearen eta taula-kopuruaren arabera aldatzen da, baina beharrezkoa da erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea, taula eramateko baimena lortzeko.

 

Condor Bai 65 – 78 estatubatuar dolar.

Beharrezkoa da tauletarako lekua aldez aurretik erreserbatzea. Taularako lekua 30 eguneko edo gehiagoko aurrerapenarekin erreserbatzen baduzu, 65 estatubatuar dolar kobratuko dizkizute.Egun gutxiagoko aurrerapenarekin erreserbatzen baduzu, ordea, 78 dolar. 

 

Copa Air Bai 50 – 100 estatubatuar dolar.

100 estatubatuar dolarrean, bi taula eraman daitezke poltsa batean edozein helmugatara, Sao Paulora eta San Josera izan ezik (50 estatubatuar dolarreko prezioa baino ez dute kobratzen). 

 

Corsairfly Bai Aldagarria.

Taulak doan eraman daitezke, baldin eta fakturatutako ekipaje onartuaren pisu- eta tamaina-mugak betetzen badira (mugak ibilbidearen arabera aldatzen dira). Gomendatzen dugu erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea, tarifa zehatza galdetzeko.

 

Croatia Airlines Bai Doan.

200 cm-tik beherako taula bat doan eraman daiteke fakturatutako ekipaje onartuaren barruan, kostu gehigarririk gabe. Beharrezkoa da taularako lekua aldez aurretik erreserbatzea.

 

Czech Airlines Bai Aldagarria.

Taula bat doan eraman daiteke, fakturatutako ekipaje onartuko pisu- eta tamaina-mugak betetzen badira. Mugak gaindituz gero, ordaindu beharko da. Beharrezkoa da erreserba egitean airelineari jakinaraztea.

 

Delta Bai 100– 150 estatubatuar dolar edo kanadar dolar edo 105 €.

Hegaldia Brasilera edo Brasildik egitean, bi taula eraman daitezke poltsa batean, 100 estatubatuar dolarrean; gainerako ibilbideetan, 150 estatubatuar dolar edo kanadar dolar dira (edo 105 €).

 

Easyjet Bai 35 libera esterlina.

Taula bat eraman daiteke 35 libera esterlina ordainduta, ibilbide bakoitzeko. Taula fakturatutako fardel bakarra bada, 32 kg onartzen dira, gehienez. Fakturatutako ekipaje onartuaz aparte badago, bidaiariak 12 kg estra eraman ditzake.

 

Egypt Air Bai Aldagarria.

200 cm-tik beherako taula bat fakturatu daiteke, baina ez da fakturatutako ekipaje onartuaren barruan egongo. Kostua gehiegizko ekipajearen tarifaren %50 izango da.

 

Emirates Bai Aldagarria.

Gehienez ere 300 cm-ko taulak eraman daitezke, gehiegizko ekipajearen tarifa ordainduta. Ezin da 300 cm-tik gorako fardelik eraman, salbuespenik gabe.

 

Etihad Bai Doan.

300 cm-tik beherako taulak eramatea doakoa da.

 

Ethiopian Airways Bai Aldagarria.

Gehienez 200 cm luze diren taulak eraman daitezke 40 €-an Europa barruan, eta 100 €-an kontinentearteko hegaldietan. 200 cm-tik gorako taulak eramateko, 80 €-ko tarifa ordaindu behar da Europa barruko hegaldietan, eta 160 €-koa, kontinentearteko hegaldietan.

 

Finnair Bai Doan – 150 €.

190 cm-tik eta 23 kg-tik beherako taulak doan eramaten dira fakturatutako ekipajean.Bestela, 150 €-ko tarifa aplikatzen zaie (baita taula handiagoei ere).

 

First Air Bai 70 estatubatuar dolar.

70 estatubatuar dolarrean, 161 eta 292 cm bitarteko(luzera + zabalera + altuera) taulak eraman daitezke.

 

Flybe Bai 30 libera esterlina.

Normalean, taulak eraman daitezke 30 libera esterlina ordainduta, baina zenbait murrizketa daude ibilbide batzuetan.Beharrezkoa da erreserba egitean airelineari deitzea, taularako lekua gordetzeko.

 

Frontier Airlines Bai Aldagarria.

Taulak eraman daitezke, baina kostua ibilbidearen eta txartel-motaren arabera aldatzen da.Egiaztatu tarifa zehatza airelinearekin, erreserba egiten duzunean.

 

Garuda Indonesia Bai Doan.

Taula bat doan eraman daiteke, fakturatutako ekipaje onartuan bidaiariaren txartelari aplikatzen zaizkion neurriak errespetatzen badira. Gomendatzen dugu erreserba egitean bezeroaren arretarako zerbitzuari deitzea, tarifa egiaztatzeko.  

 

Georgian Airways Bai Aldagarria.

Ekipaje normalerako gehienezko neurri linealak 158 cm-koak dira, baina surf-taulak salbuespenetan hartzen dira aintzat. Gehiegizko ekipajearen tarifa erabiltzen da. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean.

 

German Wings Bai 50 €.

50 € ordainduta, taula eraman dezakezu.Beharrezkoa da taularako lekua gordetzea, bezeroaren arretarako zerbitzuan.

   

Go Air Bai Aldagarria.

Surf-taulak eraman daitezke, baina, oro har, gehiegizko ekipajearen tarifa ordainduta. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean.

 

Gulf Air Bai Doan.

Taula bat eraman daiteke fakturatutako ekipaje onartuaren barruan (gehienez, 190 cm-koa eta 32 kg-koa).  

 

Hawaiian Airlines Bai Doan – 150 estatubatuar dolar.

Bi taula (292 cm-ra artekoak) eraman daitezke poltsa batean. Tarifak ibilbidearen arabera aldatzen da; zenbaitetan, doakoa da (Australiara eta Zeelanda Berrira), baina, beste batzuetan, 150 estatubatuar dolarrekoa izan daiteke.Hegazkin batzuek edukiera txikia dute; hori dela eta, erreserba egitean airelineari deitzea gomendatzen dugu, taularako lekua erreserbatzeko.    

 

Iberia Bai 60 estatubatuar dolar – 150 euro edo estatubatuar dolar.

250 cm-tik beherako taulak eraman daitezke 150 estatubatuar dolar ordainduta. Hegaldiak Brasildik eta Brasilera eginez gero, berriz, 60 estatubatuar dolar soilik ordainduko duzu.Taula eramateko, beharrezkoa da hegazkinean lekua izatea; beraz, jarri airelinearekin harremanetan erreserba egiten duzunean.

 

Iceland Air Bai 62 – 87 €.

Prezioak ibilbidearen arabera aldatzen dira: Islandiatik/Islandiara, Europatik/Europara eta Ipar Amerikatik/Ipar Amerikara. Beharrezkoa da surf-taularako lekua gordetzea.

 

Interjet Bai Doan.

Taula bat doan eraman daiteke 50 kg baino gutxiago pisatzen badu(ez da txantxa!).

 

Japan Airlines Bai 50 – 150 estatubatuar dolar.

Prezioak asko aldatzen dira ibilbide batetik bestera, baina bi taula eraman daitezke poltsa batean. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean, zure ibilbideko tarifak egiaztatzeko.   

 

Jet2 Bai 39 € hegaldi bakoitzeko.

Gehienezko luzera: 182cm. Beharrezkoa da surf-taularako lekua aldez aurretik gordetzea.

 

Jetblue Bai 150 estatubatuar dolar.

50 estatubatuar dolar ordaindu behar dira ibilbide bakoitzeko. Taula bat eraman daiteke poltsa bakoitzean, eta fakturatutako ekipaje onarturako hartzen da kontuan.Ez dago tamaina-mugarik, baina taularen pisuak 45 kg-tik beherakoa izan behar du.

 

Jetstar Bai Doan.

Taula bat eraman daiteke fakturatutako ekipaje onartuaren barruan. Surf-taulen (poltsa barne) gehienezko luzera 1,97 metrokoa da A320, A321 eta B737 hegazkinak erabiltzen diren hegaldietan, eta 2,77 metrokoa, A330 eta B787 hegazkinak erabiltzen diren hegaldietan.

 

Kenya Airways Bai Aldagarria.

Beharrezkoa da BETI 107 cm-tik gorako tauletarako lekua erreserbatzea. Ibilbidearen araberako tarifa aplikatzen da. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean, taularako lekua gordetzeko eta tarifa egiaztatzeko.

 

KLM Bai 55 € – 100 €.

Tarifak ibilbidearen arabera aldatzen dira, baina beharrezkoa da 107 eta 300 cm bitarteko tauletarako lekua erreserbatzea.Normalean, surf-taularen poltsa izango da ekipajean onartutako fardel bakarra.

 

Kulula Bai Doan.

190 x 75 x 65 cm-ra arteko taulengatik ez da ezer ordaindu behar.Alabaina, 20 kg-ko baino gehiagoko pisua badute, ordaindu behar da, eta gehiegizko pisuari eta gehiegizko fardel-kopuruari dagokien tarifa sinplea aplikatzen da.

 

LAN Airlines Bai Doan.

Gehienez 300 cm lineal dituzten taulengatik ez da ezer ordaindu behar.

 

Lion Air Bai 200.000 indonesiar errupia.

Jarri airelinearekin harremanetan, tarifa egiaztatzeko eta taularako lekua gordetzeko.

 

LOT (Poloniako Aire Lineak) Bai 12 € – 100 €.

Taulak eraman daitezke, 12 €-an Polonia barruko hegaldietan, eta 100 €-an kontinentearteko hegaldietan.Hegazkin guztiak ez dira surf-taulak garraiatzeko behar bezain handiak; beraz, airelinearekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.

 

Lufthansa Bai 50 € – 100 €.

50 €-an gehienez 2 m luze diren taulak eraman daitezke hegaldi kontinentaletan;kontinentearteko hegaldietan, 100 € ordaindu behar dira.Beharrezkoa da airelinearekin harremanetan jartzea, kirol-ekipamenduetarako lekua erreserbatzeko.

 

Luxair Bai 50 dolar.

50 €-an gehienez 30 kg-ko pisua duten taulak eraman daitezke.

 

Malaysia Airlines Bai Doan.

2,5 m-ra arteko luzerako taulak doan eraman daitezke, fakturatutako ekipaje onartuan.

 

Mango Airlines Bai Doan.

Jarri airelinearekin harremanetan, hegazkineko zamategian lekua gordetzeko.

 

MEA Bai Doan.

Lehen kirol-materiala (20 kg-tik beherakoa) doan eraman daiteke. Ibilbideetan araudi desberdinak erabiltzen direnez, gomendatzen dugu erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea, lekua gordetze aldera.

 

Meridiana Bai 90 € – 190 €.

Taulak eraman daitezke, 40 € ordainduta hegaldi nazionaletan, 100 € ordainduta nazioartekoetan eta 190 € ordainduta kontinentearteko hegaldietan.

 

Monarch Bai 24,99 libera esterlina/29,99 €.

24,99 libera esterlinan/29,99 €-an, 182 cm-tik beherako taulak eraman daitezke, eta gainera, bidaiariak beste 20 kg eraman ditzake ekipajean.

 

Oman Air Bai Aldagarria.

Beharrezkoa da erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea, hegazkin guztiek ezin baitituzte surf-taulak garraiatu. Tarifak ibilbidearen eta txartel-motaren arabera aldatzen dira.

 

Penair Bai 50 estatubatuar dolar, gutxienez.

Eskuarki, taula salgai gisa garraiatu behar da.Tarifak ibilbidearen arabera aldatzen dira; hortaz, beharrezkoa da airelinearekin harremanetan jartzea, tarifa egiaztatzeko.

 

Philippine Airlines Bai 1.120 filipinar peso.

Beharrezkoa da airelineari deitzea taularako lekua erreserbatzeko, baina, tarifa hori ordainduta, 15 kg estra eraman ditzakezu.

 

Qantas Bai Doan.

277 cm-ra arteko eta 32 kg-tik beherako taulak doan eraman daitezke fakturatutako ekipaje onartuaren barruan.

 

Qatar Airways Bai Doan.

32 kg-tik beherako taula bat doan eraman daiteke (poltsa baten barruan) fakturatutako ekipaje onartuaren barruan.

 

Royal Jordanian Bai Doan – 30-200 estatubatuar dolar.

Tarifa ibilbidearen arabera aldatzen da, baina, surf-taulak eramateko, nahi eta nahi ez ordaindu behar da.

 

Ryanair Bai 50 €/50 libera esterlina hegaldi bakoitzeko, 20 kg-ko mugarekin.

Gomendatzen dugu erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea, neurriak egiaztatzeko.

 

Saudi Airlines Bai 130 – 440 estatubatuar dolar.

Taulak eramateko, ordaindu egin behar da, baina tarifak ibilbidearen arabera aldatzen dira. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean, zure ibilbideko tarifak egiaztatzeko.

 

Singapore Air Bai Aldagarria.

Taulak doan eraman daitezke, betiere, mugak betetzen badituzte (mugak ibilbidearen arabera aldatzen dira). Komeni da hegaldia erreserbatzean bezeroaren arretarako zerbitzuari deitzea, gehienezko neurriak eta tarifak egiaztatzeko.  

 

Sky West Agian Ibilbidearen arabera.

Kostua ibilbidearen eta hegaldiaren arabera aldatzen da, eta hegazkin guztiak ez dira surf-taulak garraiatzeko behar bezain handiak; beraz, erreserba egitean airelinearekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.

 

Solomon Airlines Agian Ibilbidearen arabera.

Deitu airelineari erreserba egitean; alde batetik, hegazkin guztiek ezin dituztelako taulak garraiatu, eta beste batetik, tarifak ibilbidearen eta txartel-motaren arabera aldatzen direlako.

 

South African Airways Bai Aldagarria.

Hegaldi gehienetan, 2 m-ra arteko taulak doan eraman daitezke fakturatutako ekipaje onartuaren barruan. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean, zure ibilbideko tarifak egiaztatzeko.

 

SouthWest Bai 75 estatubatuar dolar.

Hegaldi bakoitzeko 75 estatubatuar dolar ordainduta, taula eraman dezakezu. Gomendatzen dugu erreserba egitean tarifa zehatza eta onartutako neurriak galdetzea.

 

Srilankan Airways Bai Aldagarria.

Taulak doan eraman daitezke ekipajearen mugak errespetatuta (32 kg).Muga horiek gaindituz gero, diru-kopuru bat ordaindu beharko da. Komeni da zenbatekoa airelinearekin egiaztatzea, neurrien, pisuaren eta ibilbidearen arabera aldatzen baita.

 

Sriuijaye Air Agian Aldagarria.

Pisua 20 kg-tik beherakoa bada, doakoa izan beharko luke.Ez dago oso argi, eta beraz, komeni da erreserba egitean airelinearekin egiaztatzea.

 

Suncountry Bai 75 estatubatuar dolar.

Gehienez 152 cm luze diren taulak eraman daitezke, 75 estatubatuar dolarrean.

 

Sunwing Airlines Bai 80 € – 100 €.

Tarifa ibilbidearen arabera aldatzen da; hortaz, beharrezkoa da taularako lekua aldez aurretik erreserbatzea.

 

Swiss Bai 50 € – 100 €.

Gehienez 2 m luze diren taulak eraman daitezke, 50-100 € ordainduta, ibilbidearen arabera.

 

TAP Portugal Bai 35 € – 75 €.

Taulak eramatea oso merkea da, baina behar-beharrezkoa da haietarako lekua erreserbatzea.

 

Thai Airways Bai Aldagarria ibilbidearen arabera.

Hegaldia Australiara/Australiatik eta Zeelanda Berrira/Zeelanda Berritik eginez gero, fakturatutako ekipaje onartuarekin batera eraman daiteke surf-taula.Bestelako hegaldietan, ibilbidearen araberako tarifa bat ordaindu behar da. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean, zure ibilbideko tarifak egiaztatzeko.

 

Tiger Airways Bai Aldagarria.

190 cm-tik beherako eta 10 kg-tik beherako taulak eraman daitezke, fakturatutako ekipaje onartuaren barruan.

 

Transavia Bai Doan.

Taula doan eraman daiteke, baina ezin da arroparik edo bestelakorik eraman taularen poltsaren barruan.Beharrezkoa da hegaldia baino lehen airelinearekin harremanetan jartzea, kirol-ekipamenduetarako lekua erreserbatzeko.

  

Trans Maldivian Airways Bai Aldagarria.

Kirol-material estra-handia (adibidez, surf-taulak eta horrelakoak) eramateko, beharrezkoa da hegaldi bat pleitatzea; izan ere, hegaldi erregularretan ez dago lekurik. Jarri airelinearekin harremanetan, hegaldi bat pleitatzeko kostua ibilbidearen eta bidaiari-kopuruaren arabera aldatzen baita.

 

United Bai 150 – 200 estatubatuar dolar.

AEBen, Kanadaren eta Puerto Ricoren artean eta AEBen eta Uharte Birjinen artean taula bat eramateko, 150 dolar ordaindu behar dira (ibilbide bakoitzeko);gainerako helmugetarako, 200 estatubatuar dolar ordaindu behar dira (ibilbideko).

 

US Airways Bai 150 estatubatuar dolar.

Taulak eraman daitezke 150 estatubatuar dolar ordainduta (taula bakoitzeko). Beharrezkoa da hegaldia erreserbatzean airelinearekin harremanetan jartzea, hegazkin guztiek ezin baitituzte surf-taulak garraiatu.

 

Virgin America Bai Eskuarki 50 estatubatuar dolar.

Normalean, taula bat eraman daiteke 50 estatubatuar dolarrean, baina gerta liteke gehiegizko ekipajeagatik ordaindu behar izatea (prezioa ibilbidearen arabera aldatzen da). Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean, zure ibilbideko tarifak egiaztatzeko.

 

Virgin Atlantic Bai Doan.

23 kg-tik eta 277 cm-tik beherako taulak doan eraman daitezke, fakturatutako ekipaje onartuaz gain.

 

Virgin Australia Bai Aldagarria.

Taulak eraman daitezke fakturatutako ekipaje onartuaren barruan, baina gehienez onartutako neurriak ibilbidearen eta hegazkin-motaren arabera aldatzen dira.Beharrezkoa da konpainiarekin harremanetan jartzea, aldez aurretik taularako lekua erreserbatzeko; izan ere, hegazkin guztiak ez dira taulak zamategian garraiatzeko behar bezain handiak.

 

Viva Aerobús Bai 400-550 mexikar peso.

Oro har, taula bat eraman daiteke, baina, prezioa ibilbidearen arabera aldatzen da; gainera, nola eta noiz ordaintzen den ere kontuan hartzen da. Jarri airelinearekin harremanetan erreserba egitean eta egiaztatu tarifa.

 

Volaris Bai Doan.

2 m-tik beherako taulak doan eraman daitezke, betiere, fakturatutako ekipaje onartua gainditzen ez bada (ibilbidearen eta txartel-motaren arabera aldatzen da). Gomendatzen dugu hegaldia erreserbatzean bezeroaren arretarako zerbitzuari deitzea, tarifak egiaztatzeko.

 

Vueling Bai 45 €.

Taula bat eraman daiteke 35 €-an, ibilbide bakoitzeko Kirol-materialerako lekua erreserbatu behar da, hegaldia hartu aurretik.

 

Westjet Bai Aldagarria.

3 m-ra arteko taulak eraman daitezke, baina, betiere, gehiegizko ekipajeari dagozkion tarifak ordainduta. Gomendatzen dugu hegaldia erreserbatzean bezeroaren arretarako zerbitzuari deitzea, tarifak egiaztatzeko.

 

Wizz Air Bai 30 € – 80 €.

Taula eraman daiteke 30 eta 80 € bitarteko tarifa ordainduta, ibilbidearen eta txartel-motaren arabera. 

 

Yemenia Agian Aldagarria.

Hegazkin guztiek ezin dituzte taulak eraman, eta hori dela eta, airelineari deitzea gomendatzen dugu, taula eraman daitekeen eta tarifa zein den galdetzeko.

 

 

 

AZKEN BERRIAK